“URRIKE” III. ERRELATU LABUR LEHIAKETA
Urrike Liburu Dendak eta Lumamia Argitaletxeak URRIKE ERRELATU LABUR LEHIAKETAREN III. EDIZIORAKO deialdia egiten dute.
OINARRIAK
1. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek parte ahal izango dute.
2. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
3. Lanak originalak, argitaratu gabeak eta, argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. (baldintza horiek guztiak epaia eman arte eskatuko dira). Ez dira originaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei nahitaez.
4. Lanen luzera, gehienez 3.000 hitzekoa izango da. PDF formatoan aurkeztuko dira lanak. Gaia, librea izango da eta testuan halabeharrez “aterkin oria” esamoldea agertu beharko da. Esaera honek ez du balio izango izenbururako.
5. Lanak emailez relatourrike@gmail.com helbide elektronikora bidaliko dira asuntuan URRIKE III. ERRELATU LABUR LEHIAKETA jarriz. Lanaren egileak bi artxibo erantsi beharko ditu: Batek “LANA” izenarekin, testua bera jasoko du; besteak, “DATUAK” izenarekin, honako datuak jasoko ditu: Lanaren izenburua, egilearen izen-abizenak, NAN edo pasaportearen zenbakia, posta helbidea eta telefonoa. Honi dagokionez, Datuen Babesarako Araudi Orokorra, EBren Araudia 2016/679a 13 artikulua betez, 15/1999 Datu Pertsonalen Babesarako Lege Organikoa egunaratzen duen Datu Perstsonalen Babesarako eta Testu Bateratuaren Eskubide Digitalen Bermerako 3/2018 Abenduaren 5ko Lege Organikoaren arauera, ematen diren datu pertsonalak lehiaketan parte hartzeko eta Urrike Liburudendak eta Lumamia Argitaletxeak antola ditzaketen jardueren berri e-mailez emateko erabili izango dira.
6. Lanak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 15ean hasiko da eta 2020ko martxoaren 15ean amaituko da.
7. Hizkuntza modalitate bakoitzerako epaimahai bat egongo da eta epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.
8. Saritutakoak berak joan beharko du sari- banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean eta orduan, eta honek ezinezkoa balu
bertaratzea, ordezkoa bidaliko luke. Sariak banatzeko ekitaldia 2020ko bigarren hiruhilekoan izango da.
Epaia 2020ko apirilaren 23an Urrike Liburudenda eta Lumamia Argitaletxearen web orrialdeotan azalduko da: www.urrike.es eta www.lumamia.es.
9. Lumamia Argitaletxeak bere gain hartzen ditu aukeratutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute aritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak Lumamia Argitaletxeari uzten dizkiotela, lurralde muga barik, legez ezarritako gehieneko eperako lagaren kabuz, merkaturatze sistema, modalitatea eta argitalpen euskarria edozein delarik. Lagapena esklusibaz Lumamia Argitaletxerako izango da bi urtez, epaiaren egunean hasita.
10. Saria 300 euro gordinekoa da, modalitate bakoitzean (euskara eta gaztelania). Diru- kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio indarrean
dauden arauen arabera .
Lumamia Argitaletxeak lan irabazlea eta finalistak argitaratuko ditu.
11. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan dura du.